Tuterako Hizkuntza Eskola Ofiziala

Durangoko azoka

Escrito por hizkuntzaeskolatutera 15-02-2018 en Irteerak. Comentarios (0)

Kaixo ikasle!

Dakizuen moduan, Abenduaren 7an Durangora irteera interesgarri bat egiteko aukera izan genuen, bertan, urtero egiten den euskal kulturaren inguruko azokan egon ginen egun pasa. Honela, kontzertu batzuk ikusi, hitzaldiak entzun eta Olentzerori lana aurrezteko denbora ere izan genuen (CD eta liburu ugari erosi genituen Gabonetako opari moduan).

Oso gustura ibili garenez, hurrengo ekitaldiaren zain gaude!


Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi! Hurrengora arte!!!!!!!

Ongi etorri!

Escrito por hizkuntzaeskolatutera 15-02-2018 en Besteak. Comentarios (0)

Kaixo ikasle!

Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskara Departamentuaren blog-ean zaude!

Bertan urtean zehar egin ditugun eta egingo ditugun ekintzen berri emanen dugu, argazkiak eta guzti!

Alde batetik, parte hartu dugun ekintzen kronika eginen dugu, eta bestetik, klaseetako dinamikak beste taldeetako ikasleek ikus ditzaten partekatuko ditugu.

Anderrek eta Ibaik kudeatuko dute Erriberako euskal gune elektroniko hau, baina zuek, ikasleek, sarrera ezberdinen iruzkinak egiten ahal dituzue, eta horrela, beste taldeetako euskaldunak ezagutu eta harremanak estutu!

Mintza, irakur, entzun eta idatz ezazu euskaraz! Erriberan euskaraz bizi nahi dugulako!

Hau hasi besterik ez da egin!! Kar, kar, kar!!